EU | ES

Arreta eta laguntza emozionala

Babes emozionaleko zerbitzua dugu, gure behar emozional, psikologiko eta sozialak betetzeko. Osoko arreta ematen dugu, prozesuan zehar eman daitezkeen egoera desberdinak landuz, GIBarekin zuzenean lotura dutenak, zein GIBa edukitzeagatik bizi daitezkeen egoera desberdinekin, hala nola, ongizateari eragiten dioten testuinguru-egoerak.

GIBaren aurreko egoera medikua asko hobetu den arren, infekzio horri lotutako serofobiaren eta estigmaren ondorio psikologikoak eta emozionalak agertzen jarraitzen dira. Sozialki bide handia geratzen da egiteko, eta GIBarekin bizi diren pertsonek, askotan, harreman-, lan-, osasun-trabei aurre egin behar diete, beren egunerokotasuna zailtzen dutenak.

“Etapa desberdinetan eta horien zailtasunetan laguntzen zaitugu, zure trebetasun eta baliabideak sustatuz, kontzientzia hartzeko, garapen pertsonalerako eta bizi kalitatea hobetzeko.”

Zer eskaintzen dugu?

  • Babes emozionala eta banakako laguntza, bikotean edota gertukoei
  • Taldekako babes emozionala: elkarren babeserako taldeak
  • Laguntza, agur eta dolu bizipenen lantegia: “Begiratu zaitez aurrez aurre”
  • Jarduera terapeutikoak: Bach loreak.