EU | ES
Previous
Next

LaComi

Nafarroako Hiesaren aurkako Herritarren Batzordea

Nafarroako Hiesaren aurkako Herritarren Batzordea 1987an sortu genuen, Espainiako estatuan eta Nafarroan HIESaren pandemiak eragin izugarria zuen garaian, horren gainean ezjakintasun handia zegoelako eta pertsona gazte asko hiltzen zelako. Bertan gure komunitateko pertsona asko inplikatu ginen, eta horietako pertsona batzuk existitzen ziren erakundeetako aktibistak ziren, gizarte- , hezkuntza- eta osasun-arloko profesionak, edo kutsatutako pertsonen gertuko pertsonak. Azken batean, gertatzen ari zenarekin inplikatutako pertsona sentiberak eta inplikatuak. Urte guzti horietako borroka eraldatzen joan da, HIESaren errealitatea eraldatzen joan den modu berean.

Erakunde bizia izaten jarraitzen dugu, etengabeko aldaketan, unean-uneko erronkekin eta egindako ibilbide historikoaren indarrarekin, bai HIESaren prebentzioaren aldeko lanean eta aktibismoan, bai arlo komunitarioan, sexu-osasuna sustatzearen alde.

Ikaskuntzarako, laguntzarako, eta sexu-osasuna sustatzeko eremua da. HIESarekin kutsatutako eta kaltetutako pertsonen arretarako eta horien erreferentziazko espazioak sortzeko beharretik sortu gara, eta baita beren sexu-aniztasunagatik baztertuta bizi ziren pertsona edota kolektiboak laguntzeko ere.

Pertsonen bizitzan eta zaintzan garrantzitsua dena erdigunean jartzeko beharretik sortu gara.

LaComi

Nafarroako Hiesaren aurkako Herritarren Batzordea

Nafarroako Hiesaren aurkako Herritarren Batzordea 1987an sortu genuen, Espainiako estatuan eta Nafarroan HIESaren pandemiak eragin izugarria zuen garaian, horren gainean ezjakintasun handia zegoelako eta pertsona gazte asko hiltzen zelako. Bertan gure komunitateko pertsona asko inplikatu ginen, eta horietako pertsona batzuk existitzen ziren erakundeetako aktibistak ziren, gizarte- , hezkuntza- eta osasun-arloko profesionak, edo kutsatutako pertsonen gertuko pertsonak. Azken batean, gertatzen ari zenarekin inplikatutako pertsona sentiberak eta inplikatuak. Urte guzti horietako borroka eraldatzen joan da, HIESaren errealitatea eraldatzen joan den modu berean. Erakunde bizia izaten jarraitzen dugu, etengabeko aldaketan, unean-uneko erronkekin eta egindako ibilbide historikoaren indarrarekin, bai HIESaren prebentzioaren aldeko lanean eta aktibismoan, bai arlo komunitarioan, sexu-osasuna sustatzearen alde. Ikaskuntzarako, laguntzarako, eta sexu-osasuna sustatzeko eremua da. HIESarekin kutsatutako eta kaltetutako pertsonen arretarako eta horien erreferentziazko espazioak sortzeko beharretik sortu gara, eta baita beren sexu-aniztasunagatik baztertuta bizi ziren pertsona edota kolektiboak laguntzeko ere. Pertsonen bizitzan eta zaintzan garrantzitsua dena erdigunean jartzeko beharretik sortu gara.

Zalantzarik al duzu?

Zalantzak, kezkak… baldin badituzu HIESaren, sexu-osasunaren edo web honetan agertzen diren gaietako edozeinen inguruan, bidali zure kontsulta eta konfidentzialki erantzungo dizugu ahal bezain azkar.

HIESaren proba egin nahi duzu?

HIESaren aurrean, Antigorputzak Hautemateko proba egiten dugu AZKAR, ANONIMOKI, KONFIDENTZIALTASUNEZ ETA DOAN
ANY PROBLEM

Don’t Hesitate, Conatct Us