EU | ES

Prestakuntza

Sexu-hezkuntza ezinbestekoa da Sexu-osasuna sustatzeko, GIBa prebenitzeko, ikusarazteko eta estigma ezabatzeko. Horretarako, ondorengo prestakuntza guneak sortu ditugu, lan egiteko eta partekatzeko:

“Míralo de Frente” (“Begiratu iezaiozu aurrez aurre”)
TGSIekin (Transmisio genital/sexualeko infekzioak), orokorrean, eta GIB/IHESarekin zehazki lotutako alderdi desberdinekin lotutako jakintza, jarrera, trebetasun eta jokabideei buruz gogoeta egiteko lantegia:

  1. GIBaren eta TGSIen bizipenak sor diezazkiguken gizarte alderdiak eta sozialak lantzen dira.
  2. Prebentzio neurriak ezagutzea, horiek nola erabili, etab. Eta hortik nola hobetzen dugun horien erabilera, sexu-harremanak eta asebetegarriak izateko.
  3. Baliotan jartzea gure gorputzek adierazten uzten dizkiguten aukerak, elkartzen garean edota erotikoetan, bost zentzumenen bidez.

 

Eremu komunitarioko, hezkuntza eta osasun-arloko profesionalei aholkularitza. Sexu-osasunean eta GIBaren eta beste SBIen prebentzioan profesionalei informazioa eskaintzen diegu.

Osasun-agenteak populazio migrantean Sexu-osasunaren zainketan pertsona migranteak gaitzeko eta ahalduntzeko lantegiak egiten ditugu, eta erreferenteak izan daitezen, aldi berean, beste pertsona batzuei prestakuntza eman ahal izan diezaieten.

Sexu Segurua Lantegia. Pertsona gazteei zuzendutako prestakuntza saioak espazio komunitarioetan.

– Bi urteroko jardunaldiak, sexu-osasunaren, gizarte-, komunitario- eta hezkuntza-arloetako profesionalak edo aktibistak lantzen ditugun gaien inguruko ikerketen inguruko azken aurrerapenez teorizatzeko eta horiek azaltzeko eta partekatzeko elkargunea. Era berean lan esperientziak partekatzeko ere balio digute, gure lanaz gogoeta egiteko, zalantzan jartzeko, gure lana indartzeko eta horretaz ilusionatzeko eta batez ere, infekzioaren detekzioan aurrera egiteko eta sexu-hezkuntza lantzeko, sexualitatea eta tratu oneko harremanak atsegintasunez bizitzeko.