EU | ES

GIB proba

GIBaren aurrean, Antigorputzak Hautemateko proba egitea eskaintzen dugu, AZKAR, ANONIMOKI, ISILPEKOTASUNEZ ETA DOAN.

Azkarra da, emaitza 20-30 minutuan lortzen baita. Txistuaren bidez egiten da eta emaitza fidagarria izan dadin, leiho epea igaro behar da.

Leiho epea esaten zaio azken arriskuko praktika izan dugunetik hiru hilabeteko epeari, gorputzari denbora eman diezaion antigorputzak sortzeko, GIBarekin harremana izan bada.
Sexu-osasunaren, GIBaren, SBIen (Sexu Bidezko Infekzio)… inguruan zalantzak edota kezkak artatzen ditugun espazioa da, eta arriskuko praktiketan prebentzio neurriak erabiltzearen inguruan lan egiten dugu (hala nola, preserbatiboaren erabilera), horren erabileraren zailtasunen inguruan eta horiek konpontzeko baliabideen inguruan.

Preserbatiborik gabeko sarketa praktikak izan dituzu?
EGIN EZAZU PROBA
Eskatu hitzordua: 948 21 22 57