EU | ES

DisfrutaTUfest

Jaialdiak pertsona gazteen arteko topaguneak dira, eta bertan sexu-harremanak gertatzen eta errazten dira, askotan kontsumoekin lotuta. Praktika horiek eraman gaitzakete beste une batzuetan kontuan izango ez genituen praktikak egitera edo zenbait arrisku hartzera.

Hori kontuan izanik, Hegoak elkartearekin batera (kontsumoetan kalteak txikitzearen alde lan egiten duen elkartea) eta Nafarroako Gazteriaren Kontseiluaren laguntzarekin, erabaki genuen Nafarroa osoko jai-eremuetara eta kontzertuetara joatea, aisialdi eremuetara prebentzioa gerturatzeko formula gisa.

Sexualitatearen bizipenak eta droga kontsumoak gure osasunean eragin dezake modu desberdinez. Horregatik, pertsonen osasunerako gerturatze modu hori baliotsua izan daitekeela uste dugu. Azken batean, alkoholaren eta beste substantzia batzuen kontsumoa, aisialdi- eta jai-testuinguruetara lotzen da, eta aldi berean,  sexualitatean eta gure harremanetan bilaketa eta esperimentazio testuinguruetara. Horregatik, da hain beharrezkoa arriskuak prebenitzea eta murriztea, drogak hartzeak eta desihibizioak arrisku handiagoko praktikak eta SBI transmisio berriak ekar ditzan saihesteko.

 

Hau da, jaialdietan egiten dugu esku-hartzea:

  • Informazioa eta sentsibilizazioa sexu-osasunean eta SBIen prebentzioan.
  • Aholkularitza indibidualizatuak.
  • Txartel-zorroak banatzea, barruan preserbatiboak, lubrikatzaileak eta mezudun txartelak dituztela. Mezu horiek erreferentzia egiten diote erotikari, sexualitateari, zainketen, berdintasunaren  eta tratu onaren ikuspegitik. Eta baita droga desberdinei erreferentzia egiten dieten mezuak ere, jotzen dituzten taldeen kantuen letrekin.
  • Musikak esanahiak sortzen ditu eta beren mezuek gure unibertso sinbolikoa osatzen dute. Tratu oneko erreferenteak hartuz kantuen letretan…

 

COVID19agatik gaur egungo testuinguruan, gure kanpaina egoera horretara egokitzeko beharra ikusi genuen. Instagramen profil bat dugu, @disfrutaTUfest. Bertan elkarrizketak eta kontzertuak egiten dizkiegu musika taldeei eta kantariei zuzenekoen bidez, eta sexu-harremanei, musikari, kantuen edukiari eta abarri buruz hitz egiten dugu.

Elkarrizketa horietaz eta sexu-osasunari eta drogei buruzko eduki gehiagoz gozatu nahi baduzu pasa zaitez @disfrutatufest -etik.