EU | ES

Aisialdia eta jaialdiak

Pertsona gazteekin esku-hartzea gure elkartearen oinarrizko zutabeetako bat da. Horregatik, Nafarroako aisialdi- eta jai-guneetara gerturatzen gara karpa bat eta stand bat jarriz. Horietan prebentzio-materiala banatzen genuen, informazioa ematen genuen eta sexu-osasunari buruzko kontsultak artatzen genituen.

Musikatik abiatuz lan egitea bilatzen dugu, eta sexualitatea eta harremanak ahalduntzen dituzten letra positiboak bilatzen, jaialdietarako materiala sortzeko, kontzertu bakoitzean jotzen duten musika taldeekin. Horrela, espazio horietaz gozatzera joaten diren  pertsonengana gehiago gerturatzen saiatzen gara eta zaintzaren eta sexu-osasunaren inguruko erreferenteak eskaintzen ditugu, gertutasunez eta ezagutzaz, jaialdietara etortzen diren pertsonentzat.

Gure erakundean LGTBIQ+ mugimenduarekin lotura historikoa izan dugu, batez ere gay eta marika mugimenduarekin, GIB/IHESaren pandemiaren lehen urteetan.  GIBaren aurreko erantzun-mugimenduaren eta gay liberazioaren arteko bidegurutze hori indartsua izan zen eta sinergiak sortu zituen eta sexu- eta genero-aniztasuna oso faktore adierazgarri moduan landu zuen, sexu-osasunaren eta sexualitatearen bizipenean.