EU | ES

Zero bazterkeria

GIBak pertsona guztiei eragiten digu eta GIBarekin bizi diren pertsonenganako bazterkeria alde batera uzteko ardura dugu, gure begirada eraldatuz eta pixkanaka mundu guztiarentzat gizarte bidezkoagoa sortzen lagunduz.

Horretarako, ONUSIDAk Zero Bazterkeriaren Eguna kanpaina abian jarri du, urtero martxoaren 1ean ospatzen dena. Egun unibertsala da eta ez du GIBarekin edo osasunarekin lotutako alderdiekin bakarrik zerikusia. Bazterkeriarekin lotura duten gaien inguruko gaietan arreta erakartzea bilatzen du. Egun horrek aukera ematen du giza eskubideak, aniztasuna, tolerantzia eta inklusioa ospatzeko.

Bazterkeria esaten diogu pertsona guztiek berdintasunez dituzten oinarrizko giza eskubideak urratzea helburu edo ondorio duen edozein ekintzari edo jokabideri.

Bazterkeriarik ezaren eskubideak eskatzen du persona guztiek tratu duina jaso behar dutela: beren giza duintasuna, autonomia, pribatutasuna eta isilpekotasuna errespetatzea eta mehatxu eta abusurik eza bermatzea, aukera berdintasunean. Libre bizi ahal izatea.